Diskoa aurkeztuko du Baserriko Ollaxkue Labien punk taldeak zapatuan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 3a, 14:36

Urtzi tabernan izango da diskoaren aurkezpena, 18:00etatik aurrera. Bertan, Baserriko Ollaxkue Labien talde azpeitiarrak euren lehen diskoan bildu dituen punk doinuko kantuak aurkeztuko ditu. Horrez gain, Zumaiko Brote taldearen kontzertua ere izango da, baita luntxa ere.  

Diskoa kaleratu du Baserriko Ollaxkue Labien Azpeitiko taldeak eta zapatuan, uztailak 4, aurkeztuko dute Urtzi tabernan, 18:00etatik aurrera. Euren kantuak abestuko dituzte bertan eta punk doinuak izango dira nagusi. Izan ere, Baserriko Ollaxkue Labien taldeaz gain, Zumaiako Brote taldearen kontzertua ere izango da diskoaren aurkezpenean. Horrez gain, luntxa ere egingo dute eta Azpeitiko taldeko kideek jakinarazi dutenez, "sopresaren bat edo beste" ere izango da. 

Baserriko Ollaxkue Labien taldea osatzen duten hiru kideak otsailean hasi ziren euren lehen diskoa grabatzen, Lobo Estudioaken. Ez dira bakarrik aritu grabaketa lanean, ordea. Izan ere, hainbat kantutan beste talde batzuetako kideen nahiz lagun ezberdinen ahotsak izan dituzte lagun eta taldekideek adierazi dutenez "horrek egiten du diskoa berezi". Bestalde, bereziki azpimarratu nahi izan dute Lobo Estudioko Josu Zubizarretak egin duen lana. Maketazio lanak, berriz, Aitor Aranbarrik egin ditu eta hari ere "eskerrak" ematen dizkiote Baserriko Ollaxkue Labien taldeko kideek.

Bederatzi kantu jaso dituzte lehen diskoan eta herriko hainbat tabernetan salgai dago dagoeneko.