Irailera arte ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko uzt. 3a, 12:50

Bukatu da zine denboraldia eta, beraz, aste honetatik irailera arte ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian. 

Uda iristearekin batera bukatu da zine denboraldia Soreasu antzokian. Izan ere, aste honetatik aurrera eta irailera arte, ez da zine emanaldirik izango bertan. Hala ere, izango da zer gozatua Soreasun. Horren adibide da, igandean, uztailak 5, hasten den Azpeitia Dantzan egitasmoa. Igande honetan bi emanaldi izango dira 20:00etan hasita: Txo! Esan zer nahi duzun eta Sahatsaren Lesaka Zeharka.