Ansa II.a-Agirrezabala eta Matxin III.a-Zaldua, Azpeitiko Erremonte Txapelketaren finalean

Uztarria.eus 2015ko uzt. 2a, 20:04

Partida bihar, ostirala, jokatuko dute Izarraitz frontoian. 18:30ean hasiko da jaialdia eta finala bigarren neurketa izango da. Sarrerakoan, Uterga eta Ion Zeberio II.aren eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira.

Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketak bihar, ostirala, banatuko ditu txapelak Izarraitz frontoian. Ligaxka faseko hiru jardunaldiak eta finalaurrekoak jokatu ostean, Ansa II.a eta Agirrezabala eta Matxin III.a eta Zaldua dira finala jokatuko duten bi bikoteak. B multzoan aritu ziren aurrenak lehen fasean, eta A multzoan besteak. Matxinbentako bi lehengusu aurrez aurre ariko dira biharko finalean, Agirrezabala eta Matxin III.a.

Finala 18:30ean hasiko den jaialdiaren bigarren neurketa izango da. Sarrerakoan, Uterga eta Ion azpeitiarra Zeberio II.aren eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira