Damasoko festak ospatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 2a, 12:50
Damasoko festak ospatuko dituzte zapatuan.

Damasoko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek zapatuan, uztailak 4, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Damasoko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek zapatuan, uztailak 4, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean txupinazoarekin eta Damax-en jaitsierarekin emango diote hasiera festa egunari. Ondoren, 11:15ean, bizikleta proba egingo dute. Haren ostean, haur eta gaztetxoen XI. lasterketa egingo dute, eta helduen txanda izango da, ondoren. 12:15ean lasterketako sari-banaketa egingo dute, eta ondoren txaranga poteoa.

Bazkalostean helduko diote berriro egitarauari. 15:30ean marrazketa tailerra izango da, eta 16:30ean merienda. Gero, lokotx-bilketa eta aulki dantza egingo dituzte, eta behin sabela beteta, buruhandiak aterako dira. Ondoren, txaranga poteoa egingo dute Alde Zaharrean zehar. Poteoa bukatutakoan, Damasoko plazan afaria egingo dute. Umeen txanda izango da aurrena, eta helduena ondoren. Afalostean auzoko titiriteroen emanaldi sorpresa eta Erokomeri taldearen erromeria izango da.

Hemen, egitaraua osorik:

11:00etan txupinazoa eta Damax-en jaitsiera.

11:15ean bizikleta proba.

11:45ean txikien XI. lasterketa eta jarraian handiena.

12:15ean sari banaketa.

12:30ean txaranga poteoa.

15:30ean marrazketa.

16:30ean merienda.

17:00etan lokotx bilketa eta aulki dantza.

18:00etan buruhandiak.

19:00etan txaranga poteoa.

20:30ean umeen afaria.

21:30ean helduen afaria.

23:00etan musika eta auzoko titiriteroen emanaldi sorpresa.