Azaldu dira Elizkaleko Korputz jaietako zozketaren saridunak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 1a, 20:27

Joxe Anjel Arzuagarentzat izango dira lehen sariaren 300 euroak, eta Aitor Arangureni egokitu zaio bigarren sariaren talasoterapia zirkuitua eta otordua.

Aurtengo Elizkaleko korputzetan egindako zozketak baditu irabazleak. Festen antolatzaileek bi sari zozkatu zituzten. Lehendabizikoa, 300 euro, 462 zenbakiari egokitu zaio, eta Joxe Anjel Arzuaga da haren jabea. Bigarren saria Aitor Arangurenek eskuratu du, 1650 zenbakiarekin. Orioko Aisia talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitua, masajea eta bazkaria edo afaria sartzen ziren sariaren barruan.