Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernizatzeko ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea bihar irekiko da

Uztarria.eus 2015ko uzt. 1a, 18:44

Uztailaren 2tik irailaren 15era arte egin daitezke eskaerak. Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek Iraurgi Berritzenen eskura dezakete beharrezko informazio guztia.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernizatzeko ematen dituen diru-laguntzen programa argitaratu berri du. Diru-laguntza horiek eskatzeko epea, berriz, bihar irekiko da; uztailaren 2tik irailaren 15era luzatuko da eskaerak egiteko epea, hain zuzen.

Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten saltokiek eska ditzakete aipatutako diru-laguntzak. Bi eratako inbertsioak laguntzeko bideratzen du programa Jaurlaritzak: altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak, batetik; eta baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta horientzat beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak erostera bideratutakoak, bestetik.

Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek Iraurgi Berritzenen eskura dezakete beharrezko informazio guztia, alarranaga@iraurgiberritzen.net helbide elektronikora idatzita edota 943851100 telefonora deituta. Diru-laguntza programaren oinarriak webgunean ere jarri ditu Iraurgu Berritzenek.