Virginia Arellanoren 'begia'

Uztarria.eus 2015ko eka. 30a, 14:46

Beste azpeitiar bat gehiago plazara. Pixkanaka-pixkanaka herritarren zaletasun artistikoak ezagutzen ari gara eta oraingoan Virginia Arellanoren lanak ikus daitezke Sanagustin kulturgunean. Koadro bizi, koloretsu eta handiak ditu eginak, gehientsuenetan 'begia' hartuta gaitzat.

Virginia Arellano duela pare bat urte hasi zen margotzen bere aldetik, teknika akrilikoan. Iazko urrian "teknika hobetzeko" DiArt akademian hasi zen eta orain oleoan ere egiten ditu margolanak. Erakusketa gaurtik uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai.