Birziklapena sustatzeko kanpaina Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko eka. 30a, 13:48

Urola Erdiko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok birziklatzea sustatzeko kanpaina jarri dute abian. Gaur, asteartea, Azpeitian izan dira herritarrei azalpenak ematen. Bizikletak birziklapenari buruzko kartelekin atondu dituzte eta, herriko hainbat txokotan ibili dira, geldialdiak eginez.