Hasi dira kioskoa eraberritzen

Uztarria.eus 2015ko eka. 29a, 14:04

Plaza eraberritzeko lanak azken txanpan dira dagoeneko, eta kiosko berritua jartzen hasi dira gaur, astelehena. Kiosko zaharreko zutabeak eraberrituta eraikiko dute kiosko berria, plaza berritzearen gaineko herri galdeketan plazak kioskoa izaten jarraitu behar zuela erabaki baitzuten azpeitiarrek. Kioskoa eraberritzeko lanak Santio festetarako bukatzea aurreikusten du Udalak.