Ricardo Triviñok eta Jorge del Cidek Bizkaiko Balkoia rallya irabazi dute

Uztarria.eus 2015ko eka. 29a, 12:51

Triviño mexikarrak Euskal Herriko rally batean parte hartzen zuen aurreneko aldia zuen zapatukoa. Del Cid azpeitiarra izan zuen alboan, kopiloto lanetan.

Ricardo Triviño mexikarrak eta Jorge Del Cid azpeitiarrak irabazi zuten zapatuan Durangon jokatu zen Bizkaiko Balkoia rallya. Rallyen Euskal Txapelketako bigarren proba puntuagarria izan zen zapatukoa. Triviño mexikarrak aurrenekoz hartu zuen parte Euskal Herriko rally batean, eta kopiloto lanetan aritu zen Del Cid azpeitiarra. Peugeot 206 WRC autoarekin aritu ziren leihan.