Uztailaren 4an ospatuko dute Jubilatuen Xoxoteko Eguna

Uztarria.eus 2015ko eka. 26a, 17:49

Parte hartu nahi duten jubilatuek eta haiek Xoxotera eramateko prest dauden ibilgailu jabeek Baigera elkartearen bulegoan eman behar dute izena.

Aurten ere ospatuko dute Azpeitiko jubilatuek euren Xoxoteko Eguna. Udalak eta Baigerak antolatuta, uztailaren 4an izango dute festa eguna. Urtero bezala, egun horretan 10:30ean irtengo dira plazatik Xoxotera. Han, meza eta hamaiketakoa izango dituzte eta Azpeitira itzulitakoan, berriz, bazkaria egingo dute.

Uztailaren 4ko ekitaldietan parte hartu nahib duten jubilatuek eta haiek Xoxotera eramateko prest dauden ibilgailu jabeek Baigera elkartearen bulegoan eman behar dute izena. Astegunetan 10:30etik 12:30era da Baigerakoen bulegoko ordutegia.