Espaloia berritzen ari dira Agirre auzoan

Uztarria.eus 2015ko eka. 26a, 14:51

Agirre auzoko 1 eta 5. zenbakien arteako espaloia berritzen hasi da Udala. Aurreko legealdian egindako Denon Artean parte-hartze prozesuan jakinarazi zioten bizilagunek Udalari auzoko espaloiak egoera txarrean aurkitzen zirela. Udalak esan duenez, "urte luzez ez da ezer egin bertan" eta datozen hiru hilabetetan espaloiak berrituko dituzte. Horrez gain, egingo dituzten lanak tarteko, aurrerantzean bizilagunek gas naturalaren instalazioa egiteko aukera izango dute. Lanek 135.000 euroko aurrekontua dute.