Europako Sega Txapelketaren baitako desfilea antolatzeko, danborradako elkarteetako arduradunekin bilduko da Udala

Uztarria.eus 2015ko eka. 26a, 14:38

Asteazkenean, uztailak 1, egingo dute bilera, udaletxeko areto nagusian, 20:00etan. Abuztuaren 29an herriko festak eta kultur ohiturak ezagutarazteko desfilean danborjoleek parte hartzea "ezinbestekoa" dela uste du Udalak, eta horregatik deitu du bilera.

Abuztuaren 28tik 30era Europako Sega Txapelketa jokatuko da Azpeitian. Horren harira, herriko festak eta kultur ohiturak ezagutarazteko desfilea antolatu dute abuztuaren 29rako. Hori dela eta, Udalak dei egin die herriko danborjoleei desfilean parte har dezaten, haren arabera, "ezinbestekoa" da-eta danborjoleen parte-hartzea. Desfilea antolatzeko, elkarteetako arduradunekin bilera antolatu du Udalak asteazkenerako. Udaletxeko areto nagusian bilduko dira, 20:00etan eta bilera, gehienez, ordubetekoa izango da.