Azken txanpan dira Urrestillako sanjuanak

Uztarria.eus 2015ko eka. 26a, 13:57

Azken txanpan dira Urrestillako sanjuanak. Atzo sagardo dastaketa, mus txapelketa eta pailazoen emanaldia izan zituzten San Juan Txiki egunaren baitan (argazkiak), eta gaur bukatuko dira festak, zuhaitzaren entierroarekin. Sanjuanak bukatu aurretik, ordea, izango da zer gozatu. Patata-tortila lehiaketa, Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira eta pilota partidak izango dira gaur, ostirala, Urrestillan.

Hemen, gaurko egitaraua.

Ekainak 26, ostirala

  • 17:30ean patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 19:30ean Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira.
  • 22:15ean pilota partidak, Txikuri frontoian.
  • Ondoren, San Joan zuhaitzaren entierroa.