'Jurassic World' filma ikusgai asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko eka. 26a, 12:51

Jurassic World filma emango dute asteburuan Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, eskainiko dute aurrenekoz, 21:30ean. Igandean bitan emango dute, 19:30ean eta 21:00etan. Astelehenean, berriz, 21:30ean ikusi ahal izango da.

Colin Trevorrow zuzendariak 2015ean AEBtan egindako filma da. Abentura eta zientzia fikzioa uztartzen ditu 117 minutuko pelikulak, eta adin guztietako ikusleei zuzendutakoa da. Steven Spielberg zuendariak abiatutako saga jarraitzen duen azken filma dugu hau. Jurassic Parken jazotako gertaerek 20 urte bete dituztenean, Nublar uhartea parke tematiko bihurtu dute: Jurassic World. Dinosaurio ezagunenen bertsio etxekotuak dituzte bertan eta negozioa borobila da, harik eta espezie ezezagun bateko dinosaurio batek parkeko bizilagunen artean sarraskia eragiten duen arte.