Javier Larrañaga Gipuzkoako Finantza eta Ogasun diputatu izendatu dute

Uztarria.eus 2015ko eka. 25a, 14:02
Javier Larrañaga. (EITB)

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, asteazkena, jakinarazi zituen datozen lau urteetan aldundiko diputatu izango direnen izenak. Javier Larrañaga azpeitiarra izendatu dute Finantza eta Ogasun diputatu. 2012az geroztik Kutxabankek Gipuzkoan duen Enpresentzako Bankuko zuzendaria da azpeitiarra.

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, asteazkena, jakinarazi zituen datozen lau urteetan aldundiko diputatu izango direnen izenak. EAJk eta PSE-EEk osatuko dute gobernua eta zortzi diputatu izango dira Gipuzkoako aldundian; bost izango ditu EAJk eta hiru PSE-EEk.

Javier Larrañaga Garmendia (Azpeitia, 1972) Finantza eta Ogasun diputatua izango da. Informatikan lizentziatua da azpeitiarra eta Finantza Entitateen Kudeaketan eta Zuzendaritzan masterra dauka. 2012az geroztik Kutxabankek Gipuzkoan duen Enpresentzako Bankuko zuzendaria da. EAJk izendatutako bost diputatuetako bat da Larrañaga.