Prozesio jendetsuarekin ekin diote Urrestillan San Juan egunari

Uztarria.eus 2015ko eka. 24a, 19:51

Festetako zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur, ekainak 24, Urrestillan. Aurten ere, prozesioarekin eta ondorengo meza nagusiarekin ekin diote San Juan egunari urrestildarrek. Ekitaldi jendetsuak izan dira biak eta, nola ez, ez dira falta izan gaurko egunez elizan bedeinkatuak izaten diren lore sorta koloretsuak. Prozesioan zein meza ondoren, Azpeitiko Musika Bandak girotu ditu kaleak, eta erraldoi eta buruhandiak ere atera dira kalera bazkal aurretik. Ikusi jarraian gaurko eta datozen egunetako festa egitaraua.