Zuhaitza sartuta, hasi dira ofizialki Urrestillako sanjuanak

Uztarria.eus 2015ko eka. 24a, 13:42

Atzo, astelehena, hasi ziren ofizialki San Juan festak Urrestillan, nahiz eta zapatutik festa giroan murgilduta egon. 21:00etan bota zuten txupinazoa eta ondoren herri afaria egin zuten. Gauerdiarekin batera iritsi zen urrestildarrentzat urteko egitasmorik garrantzitsuena: zuhaitzaren sartzea. Hogei minutu ingururen ostean lortu zuten lizarra plazan ondo sartzea. Sua ere piztu zuten eta ondoren Laket taldearen erromeriak alaitu zuen giroa. 

Oraindik festak ez dira amaitu, ordea, eta aurrera jarraitzen dute Sanjuanetarako antolatutako ekimenekin. Hemen datozen egunetarako egitaraua:

Ekainak 24, asteazkena, San Juan eguna:

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 16:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30. Merienda
  • 18:00. Urrestillako pailazoak.
  • 20:30. Amamantzako Guapuek

Ekainak 25, osteguna, San Juan txiki eguna:

  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Muserako izen-ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa
  • 17:00. Azpeitiko pailazoak.
  • 19:30. Triki-poteoa.

Ekainak 26, ostirala:

  • 17:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 19:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira.
  • 22:15. Pilota partidak Txikuri frontoian.
  • Ondoren, San Joan zuhaitzaren entierroa.