Festa, suaren epeltasunean

Uztarria.eus 2015ko eka. 24a, 13:29

Atzo, San Juan bezpera, usadioari jarraituz, suaren bueltan jaialdia egin zuten plazan, Itsasi Euskal Kultur Taldeak antolatuta. Sua, dantza eta musika izan ziren protagonista eta giro ederra izan zen bertan. Suaren epeltasunaz gozatzera plazara bertaratu ziren haurrek eta helduek hainbat paper eta liburu bota ahal izan zituzten sutara, hura itzali bitartean. Plazan ez ezik, herriko beste hainbat txokotan ere piztu zuten sua. Hemen, plazako argazkiak.