Iban Bergara: "Egunotan ikusi dugu Orkatz garrantzitsua dela herriarentzat"

Urola Kostako Hitza 2015ko eka. 24a, 14:14

Atzo, asteartea, bete zituen 22 urte Orkatz kultur elkarteak, Auzitegi Gorenak 'herriko tabernen' ebazpena berretsi eta egun gutxira. Urteurrena ospatuko dute bihartik aurrera. Orkatzeko langilea da Iban Bergara (Azpeitia, 1986) azken hamar urtean. Kultur elkartearen ibilbideaz hitz egin dio Urola Kostako Hitza-ri.

Nola eta noiz sortu zen Orkatz kultur elkatea?

Orain dela 22 urte herritarrek ikusi zuten Azpeitiak gabezia asko zituela; kultura aldetik, esate baterako. Horiek betetzeko asmoarekin, ezkerreko jendea biltzen hasi zen. 60 pertsonek ekin zioten bideari. Hasieran, errenta ordaintzen zuten, baina une honetan, pagatuta dago guztia, eta Orkatzena da lokala.

Zenbat langilerekin hasi zen martxan Orkatz?

Hasieran, hiru ziren. Gaur egun, bi langile gaude hemen, baina aipatu behar da herritar ugarik laguntzen digutela. Kontzertuak eta halako ekitaldiak antolatzeko beste talde bat dago. Dena ez da izaten barrako lana. Jende asko dugu inguruan. Herritar horiei ere aipamen bat egin nahi genieie, eskerrak eman.

Kultur elkarte gisa, zer ekitaldi nabarmenduko zenituzke?

Ekitaldi eta kontzertu asko dira gogoangarriak. Adibidez, Doctor Deseo hemen izan zen hasiera haietan, eta drogen inguruko hitzaldiak ere antolatzen ziren. Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Porrotx eta Eñaut Elorrietarekin ere lotu ditugu emanaldiak. Nola ez, talde xumeei ere plaza eman diegu. Bertso saioak ere antolatu izan ditugu. Ni oso bertsozalea naiz, eta gogoan dut Ikiaaarriya saioa. Bertsolariak buruz behera abesten jarri genituen urte batean, hori Orkatzen soilik gertatzen da. Bestalde, oso polita izan zen bertako bezero eta lagunen artean sortu zen sega apustua. Horrelako gauzak irten izan dira hemendik, eta hori da guk herriari eskaintzen dioguna.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.