Joan den urrian bota zuten Alberdineko etxea, eta gaur, asteartea, haren ondoko eraikina botatzen hasi dira. Udalak jakinarazi duenez, bizpahiru egun beharko dituzte etxea eraisteko, eta egunotan sortuko diren "eragozpenak" tarteko, "pazientzia" eskatu dute udal ordezkariek.
Plaza eraberritzeko lanak tarteko ari dira etxea botatzen. Altuna y Uria eraikuntza enpresa ari da lanak egiten, eta enpresak plaza eraberritzeko aurrekontuaren barnean proposatu zion Udalari etxe horien tokian aparkalekua egitea, berea da lur-sail hori.