Sanferminetara joateko ibilaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2015ko eka. 23a, 12:51

Uztailaren 9an egingo dute irteera. Baigerako bulegoan eman behar da izena, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean. Autobusa 20 euro ordaindu beharko da eta autobusaz gain bazkaria nahi duenak, berriz, 35 euro. 

Iruñeako sanferminetara joateko irteera antolatu du Baigerak uztailaren 9rako, ostegunerako. Izena emateko epea astelehenean, ekainak 29, irekiko da eta uztailaren 2ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea Baigerako bulegoan egin behar da, astelehenetik osteguneta, 10:30etik 12:30era.

Uztailaren 9an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:30ean eta 20 euro izango da bidaiaren kostua. Autobusaz gain bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu. Autobus bakarra antolatu da momentuz, eta bigarrena gutxieneko kopurua osatzen bada soilik irtengo da.