Badator Uztarriaren XV. Pourra

Uztarria.eus 2015ko eka. 22a, 19:37

Uztailaren 4an, zapatuan, hasiko da 2015eko Frantziako Tourra eta egun bereko 14:00etan amaituko da Uztarriaren XV. Pourra egiteko epea. Etxe-Zuri, Amaia, Erreka, Izaro, Iraurgi ISB, Auntxa, Intz, Lokotx eta Korrale tabernetan, Ziklos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, eta Uztarrian bertan egin daitezke apustuak.

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.

Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

1) Inprimatu iskripzio orria (PDF formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB, Korrale, Auntxa, Intz, Lokotx, Izaro eta Erreka tabernetan, Ziklos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, edo Uztarriaren egoitzan aurkituko dituzu; hartu handik.

2) Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko Pourrak!

3). Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan. Apustuak uzteko epea uztailaren 4ko 14:00etan itxiko da.

4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.eus-en ikusi.

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30 (iaz 924 euro izan ziren)

2). Jasotako diruaren %20 (iaz 616 euro)

3). Jasotako diruaren %10 (iaz 308 euro)

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten ere beste sari batzuk banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

  • Bi lagunentzako afaria.
  • Odriozola ardoaken oparia.
  • Erreka Bike-n oparia.
  • Ziklos Beniren oparia.
  • Aitzaki Kirolaken oparia.
  • Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • Azpeitiko Udalaren saria.
  • Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • Odriozola Ardoaken oparia.
  • Uztarriaren sariak.
  • Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Sariak San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, banatuko ditugu, Uztarriaren tonbolan (ADI! AURTEN KOKAPEN BERRIA: Goikokalen, Egaña gozotegiaren parean, Banestoren bulegoa egondako tokian).

Parte-hartzea urtez urte

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean -2002an-, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.

  • 2001: 108 parte-hartzaile.
  • 2002: 83.
  • 2003: 109.
  • 2004. 141.
  • 2005: 179.
  • 2006: 113.
  • 2007: 115.
  • 2008: 116.
  • 2009: 149.
  • 2010: 120.
  • 2011: 135
  • 2012: 136
  • 2013: 156.
  • 2014: 154.

Pourraren bukaerako albisteak Uztarria.eus-en

Besterik