Herriarteko pilotariek ere babesa adierazi diote Orkatzi

Uztarria.eus 2015ko eka. 20a, 15:35

Herriarteko eta ilunpeko pilotariek babesa adierazi diote Orkatzi. Atzo, ostirala, herriarteko finalaurrekoa jokatu zuten Astigarragaren aurka, eta tartea hartu zuten Orkatzi atxikimendua eman eta gaurko, zapatuko, manifestazioarekin bat egiteko. Argazkian ageri den bezala, deialdiarekin bat egin dute Azpeitiko eta Astigarragako pilotariek eta Ilunpe pilota elkarteko kideek.