Atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Orkatzek

Uztarria.eus 2015ko eka. 20a, 15:21

Azken orduetan atxikimendu gehiago jaso ditu Orkatzek, eta haiek bat egin dute atzoko, ostiraleko, agerraldiko irakurketarekin. Babesa adierazi duten eragile berrien artean dira zenbait taberna, denda, musika talde eta Azpeitiko EAJ.

Atxikimenduak jasotzen jarritzen du Orkatzek. Atzo, ostirala, agerraldi jendetsua egin zuten herriko eragileek Sanagustin kulturgunean, eta han irakurritako testua bere egin dute herriko beste zenbait eragile, komertzio eta taldek. Haien artean da Azpeitiko EAJ.

Atzo arte, bat egin zuten adierazpenarekin, Kultur Mahaiko Talde Eragileak103 tabernari eta merkatarik, ELA eta LAB sindikatuek, Gaztetxeak, Ernaik, EH Bilduk, herri mugimenduko eragileek eta hainbat norbanakok. Elkartasun eta babes zabala ari da jasotzen Azpeitian Orkatz Kultur Elkartea, Espainiako Auzitegi Gorenak hura konfiskatzeko agindua berretsi eta ordu gutxira.

Honakoa da eragile, komertzio, denda eta talde berriek bere egin duten adierazpena:

"Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako auzitegi gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, gure herriko Orkatz Kultur Elkartea konfiskatu-bahitzeko agindua eman dute. Orkatz betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Hori dela-eta, hemen bildutako herriko eragile zein norbanakook honakoa adierazi nahi dugu:

  • Hemen bildutako eragileok urteetan harreman zein elkarlan zuzena eduki dugu Orkatz Kultur Elkartearekin. Taberna edota ostalaritza kide gisa Alde Zaharra biziberritzen, kultur elkarte kide gisa herriko kultur dinamika indartzen, herriko kultur taldeen erakusleiho, herriko mugimendu desberdinen bitarteko edota herritarron elkargune. Aitortza honekin batera, gu guztion elkartasuna eta baes osoa eskaini nahi diogu Orkatz Kultur Elkarteari.
  • Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakearen eta konponbidearen aurkako eraso bezala ulertzen dugu.
  • Azkenik, Orkatz Kultur Elkartearen alde egingo diren ekimenei gure atxikimendua adierazi nahi diegu eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, bereziki larunbat honetan 19:00etan egingo den manifestazioan".

Honako eragileak batu zaizkio zerrendari:

  • Azpeitiko EAJ

Merkatari eta dendariak

  • Iraye taberna
  • Larrañaga zapata denda
  • Koh Tao
  • Ina kafetegi okindegia
  • Sugoi
  • Tilin talan
  • Patxo erretegia
  • Sorgin gazte moda
  • Igan
  • Maite
  • Kiribil ekodenda
  • Maite Sagarna
  • Pildain inmobiliaria
  • UBBO gazte moda
  • La Primavera pizzeria
  • Berdie taberna
  • Esnaola
  • Matxin xestoak
  • Ortopedia Iñaki Ribero
  • Koxk gozotegia
  • Zabala
  • Larrañaga kirolak
  • Nerea
  • Gurrutxaga parafarmazia
  • Villegas arraindegia
  • Azkoitia erlojutegia
  • Kimu bat
  • Cloes S.L.
  • Ostadar optika
  • Etxaun kioskoa
  • Alzuaran 
  • Aliur kafetegia
  • Urola Express
  • Joxe Ramon harategia
  • Maitane masajista
  • Biok
  • Nekane janari dena
  • NKN mutil modie
  • Oinkari oinetakoak
  • Martina Isasti
  • Jone eta Maikar
  • Trenbide kafetegia
  • Kimetz
  • Ilargi mertzeria
  • Naiart
  • Ordulari bitxitegia
  • Itzira
  • Kiroldegiko taberna
  • Lasa
  • Jaka

Zubi Zaharreko musika taldeak

  • Verrater
  • Kaluse
  • Friday's Crew
  • Egurra ta Kitto
  • Old Bridge
  • Belar Txarrak
  • Bellator
  • Kasik
  • Skandalue
  • Ezinean
  • Mondokane
  • Amamantzako guapuek
  • Ollaskue labin erreta
  • Maisthreat
  • Satorrak
  • Gaitze