Urrestillako Gazte Egunean aldaketak, Orkatzen aldeko manifestazioa dela eta

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 20:34

Egitaraua zuzenean 21:00etan irekiko dute gazte afariarekin, eta Azpeititik Urrestillara joateko lehen autobusa 20:45ean aterako da Betharrameko geltokitik, manifestazioa bukatu ondoren.

Orkatz ixteko aginduaren kontra bihar, zapatua, 19:00etan egingo den manifestazioak aldaketak eragingo ditu Urrestillako sanjoanen barruan bihar bertan ospatuko duten Gazte Egunean.

Urrestillako Festa Batzordeak jakinarazi duenez, iragarrita zegoen poteoa bertan behera utzi eta egitaraua zuzenean 21:00etan irekiko dute gazte afariarekin. Azpeititik Urrestillara joateko lehen autobusa, berriz, 20:45ean aterako da Betharrameko geltokitik, manifestazioa bukatu ondoren