Loretoki gimnasia erritmikako taldeak ikasturte bukaerako emanaldia egin du

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 12:39

Atzo, osteguna, ikasturte amaierako erakustaldia egin zuen Loretoki gimnasia erritmikako taldeak, kiroldegian. Bertan, ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten Loretokiko ikasleek. Baloarekin, zintekin, uztaiarekin eta esku hutsik aritu ziren tapizaren gainean, taldean nahiz banaka.