Babes mezuak Orkatz Kultur Elkarteari

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 15:14

Atzoko manifestazioaz geroztik, babes mezuak jasotzen ari da Orkatz. Kultur Mahaiko Talde Eragileak (bertako kide da Orkatz K.E.), Orkatz tabernako langile ohiek, LAB zein ELA sindikatuek eta hainbat herri-eragilek plazaratutakoei gehitu zaizkie azken orduetan herriko 103 merkatari eta ostalariren atxikimenduak. Epaia salatu eta datozen egunetarako antolatutako protesta ekimenetan parte hartzeko deia egin dute guztiek.

Auzitegi Gorenak 35/02 sumarioaren edo Herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren aurkako epaia berretsi zuen atzo, osteguna, eta tartean da Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartea.

Atzoko manifestazioaz geroztik, babes mezuak jasotzen ari da Orkatz. Hala nola, Kultur Mahaiko Talde Eragileak (bertako kide da Orkatz K.E.), Orkatz tabernako langile ohiek, eta LAB zein ELA sindikatuek epaia salatu eta datozen egunetarako antolatutako protesta ekimenetan parte hartzeko deia egin dute.

Bihar, zapatua, manifestazioa egingo dute 19:00etan Orkatz tabernaren aurretik abiatuta, Konponbideari erasorik ez! Aski da, Orkatz Libre! lelopean.