'Requisitos para ser una persona normal' filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 11:30

Requisitos para ser una persona normal filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 21:30ean emango dute filma lelehen aldiz. Igandean, ere izango da ikusgai, 19:00etan hasita, eta astelehenean, ekainak 22, berriro eskainiko dute 21:30etik aurrera. 

Requisitos para ser una persona normal (Espainia, 2015), Leticia Dolera zuzendariaren filma da. Komedia generoko filma bada ere, drama eta maitasun istoriak ere biltzen ditu. Maria izeneko neska bat da protagonista. Bizitzan zehar hainbat zailtasun izan dituen neska bat. Lan elkarrizketa batek aldatzen dio bizitzaren norabidea.