AZTE elkarteko tabernak itxita egongo dira 'Orkatz ez itxi!' manifestazioaren orduan

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 20:23

Auzitegi Gorenak konfiskatzeko agindua berretsi ondoren, Orkatzi "babesa eta elkartasuna adierazteko" hartu du erabakia Azpeitiko Tabernarien Elkarteak. Asanblada eta manifestaziorako deia 19:30erako egin dute, plazan.

Azpeitiko Tabernarien Elkarteko (AZTE) tabernak itxita egongo dira gaur, osteguna, 19:30etatik aurrera Ordu horretan, plazan, asanblada eta gero manifestazioa egingo dira, Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen kontrako epaia berretsi eta Orkatz konfiskatzeko agindu izana salatzeko.

Orkatzi "babesa eta elkartasuna adierazteko" hartu du erabakia AZTEk. "Gaur denok kalera, hustu tabernak eta hustu lokalak! Orkatz libre! Irekita nahi dugu!", dio tabernarien elkarteak sare sozialetan zabaldu duen mezuak.