Uresaundi eta Odria, 'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren barruan bisitaldiak hartuko dituztenen artean

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 19:33

Bigarren urtez antolatu ditu ate irekien jardunaldiak ENBA sindikatuak, "jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan". Uztailaren 4an izango da Uresaundi eta Odria baserrien txanda, eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 28rako egin behar dute erreserba.

Urrestillako Uresaundi baserrikoen baratze-lanak eta Odria baserrikoen larre-behiak gertutik ezagutzeko aukera izango da datorren uztailaren 4an, zapatua, Ongi etorri baserrira! ekimenaren barruan.

Bigarren urtez antolatu ditu ate irekien jardunaldiak ENBA sindikatuak, "jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan". Uztailaren 3an eta 4an, guztira Gipuzkoako hamasei baserri bisitatzeko aukera izango da, bakoitzean egiten duten lana ezagutzeko.

Uztailaren 4an izango da Uresaundi eta Odria baserrien txanda, 11:00etatik 14:00etara. Baserriak bisitatu nahi dituztenek ekainaren 28rako eman behar dute izena, 943650123 deituta edo ongietorribaserrira@enba.eus-era idatzita. Izen-ematea doan da. Ekimenean parte hartzen dutenen artean Kalitatea-ko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean lau pertsonentzako bi gauko egonaldi baterako Nekatur-eko Bonus Fuksia zozketatuko dituzte.