Figuranteak eskatu dituzte Loiolan filmatuko duten film baterako

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 18:39

San Ignazioren bizitzari buruzko lana da egitera doazena. Ekainaren 24rako, 26rako eta 29rako behar dituzte extrak, adin tarte ezberdinetakoak. 

San Ignazioren bizitzari buruzko film baterako grabazioak egingo dituzte datozen bi asteetan Loiolan, eta filmaketarako figuranteak eskatu dituzte.

Ekainaren 24rako, 26rako eta 29rako behar dituzte extrak, adin tarte ezberdinetakoak. Egun bakoitzerako zenbat figurante eta nolakoak behar dituzten zehaztu dute filmaren ekoizpen arduradunek. Hauek dira egun bakoitzerako behar dituztenak, ekoiztetxeak zehaztutakoaren arabera:

- Ekainak 24: 25 eta 55 urte bitarteko lau gizon eta bi emakume.

- Ekainak 26: 25 eta 45 urte bitarteko bi gizon; eta 20 eta 25 urte bitarteko hiru neska.

- Ekainak 29: 65 eta 75 urte bitarteko bi gizon; 45 eta 55 urte bitarteko bi gizon argal; 25 eta 30 urte bitarteko mutil bat; 40 eta 50 urte bitarteko lau emakume; 65 eta 75 urte bitarteko emakume bat.

Figurante lanak egiteko interesa dutenek 607280747 telefonora deitu edota castingignacio@gmail.com helbidera idatzi behar dute.