Ekitaldian parte hartuko duten danborjole eta musikarientzat autobus bereziak antolatu ditu Gure Esku Dagok

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 14:20

Igandean 10:00etan irtengo dira autobusak anbulatorio aurretik. Itzulerarako ere antolatu dute autobusa, eta 20:30ean irtengo da Donostiatik. 

Igandean, ekainak 21, erabakitzeko eskubidearen alde Donostian egingo den ekitaldian parte hartuko duten herriko danborjole eta musikarientzat autobus bereziak jarri ditu Azpeitiko Gure Esku Dagok. Donostiara joateko bi autobus jarri dituzte danborjole eta musikarientzat, eta 10:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik. Horrez gain, bueltatzeko autobusa ere antolatu dute, eta 20:30ean irtengo da Donostiatik. 

Danborjoleen entsegu orkorra igandean bertan izango da, 11:30etan hasita. Horretarako, danborjoleak nahiz musikariak Anoetako 0 atetik sartu beharko dute futbol zelaira, 11:00etan.