Bihar hasiko dira Urrestillako sanjuanak

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 12:44

Bihar, zapatua, Gazte Egunarekin hasiko dituzte sanjuanak Urrestillan. Ia aste osorako egitaraua antolatu dute, eta adin guztietako bizilagunek izango dute zer gozatu. Herri afaria, mus txapelketa, pailazoak, pilota partidak eta kontzertuak izango dira, besteak beste. 

Joan den zapatuan, ekainak 13, hasi ziren sanjuanak Urrestillan, festen baitan antolatutako XIV. San Joan Herr Krosarekin. Festak ofizialki, baina, bihar, zapatua, hasiko dira. Gazte Eguna izango da biharkoan, eta aste osorako egitaraua antolatu dute datozen egunetarako ere.

Bihar, 19:00etan, hasiko dira jai giroan murgiltzen, sorgin poteoarekin. Ondoren, 21:00etan, gazte afaria egingo dute eta sabela betetakoan, kontzertuak izango dira. Verrater, Itziarren Semeak eta La Jodedera taldeak igoko dira oholtza gainera. Igandean, ekainak 21, Jubilatuen Eguna ospatuko dute. 12:00etan meza izango da eta 14:00etan bazkaria. Gainera, bazkalostean kantalia egingo dute.

Ia aste osorako antolatu dituzte ekintzak eta egun bateko atsedenaren ostean, asteartean, San Juan bezperan, jarraituko dute festekin. Ondoren, San Juan egunez, eta ostegunez nahiz ostiralez festa izango da nagusi Urrestillan.

Autobus zerbitzu berezia:

Urrestillara joateko eta itzultzeko autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte. Zapatuan, ekainak 20, joateko autobusa 22:30ean irtengo da anbulatorio aurretik. Bueltatzeko, aldiz, bi autobus zerbitzu egongo dira, 03:00etan eta 06:00etan. Asteartean, ekainak 23, Urrestillara joateko autobusa egongo da 22:30ean. Itzultzeko autobusak, Urrestillatik irtengo dira 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan. Ostiralean, ekainak 26, Urrestillara joateko autobusa 22:30ean aterako da anbulatorio aurretik eta itzulerarako autobus zerbitzu bakarra izango da, 01:30ean aterata.

Bidaiari bakoitzak, bidaiako euro bat ordaindu beharko du. 

Hemen Urrestillako San Juan festetako egitaraua osorik: 

Ekainak 20, zapatua, gazte eguna:

  • 19:00. Sorgin poteoa.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Kontzertuak: Verrater, La Jodedera eta Itziarren Semeak

Ekainak 21, igandea, jubilatuen eguna: 

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 14:00. Bazkaria.
  • Bazkalondoan, kantaldia

Ekainak 23, asteartea, San Juan bezpera:

  • 20:00. Poteo herrikoia.
  • 21:00. Txupinazoa eta herri afaria.
  • 00:00. San Joan arbola sartzea eta sua piztea.
  • 00:30. Lake

Ekainak 24, asteazkena, San Juan eguna:

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 16:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30. Merienda
  • 18:00. Urrestillako pailazoak.
  • 20:30. Amamantzako Guapuek

Ekainak 25, osteguna, San Juan txiki eguna:

  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Muserako izen-ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa
  • 17:00. Azpeitiko pailazoak.
  • 19:30. Triki-poteoa.

Ekainak 26, ostirala:

  • 17:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 19:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira.
  • 22:15. Pilota partidak Txikuri frontoian.
  • Ondoren, San Joan zuhaitzaren entierroa.