Maialen Etxanizek ikusleen saria jaso du Euskadiko Gazteria Kontseiluaren bideo lehiaketan

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 12:17

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako Recacciona lehiaketan ikusleen saria jaso du Maialen Etxaniz azpeitiarrak. A ze parea, hezkuntza eta gazteak! lelopean antolatu zuen lehiaketa EGK-k eta 16 bideo aurkeztu dituzte, guztira. Internetez 554 lagunek eman dute bozka, eta boto gehien Etxanizen Ikastea baldin bada helburua... bideoak jaso ditu. 

Atzo, asteazkena, egin zen sari-banaketa ekitaldia Bilbon, eta bertan izan zen Etxaniz. 400 euroko diru-saria jaso du azpeitiarrak.