Agirrezabala eta Ansa II finalerdietara, Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko eka. 16a, 12:50

40 eta 33 nagusitu ziren Agirrezabala eta Ansa II, ostiralean Izarraitz Pilotalekuan jokatutako neurketan Ezkurra II eta Larrañagari irabazi ostean. Horrela, orain arte jokatutako bi partidak irabazita, finalerdietara sailkatu den lehen bikotea da. B taldean, Goikoetxea V eta Olazarrek irabazi zuten 40 eta 23, Segurola eta Martinezen aurka, baina oraindik ez dago ezer erabakita.

Agirrezabala eta Ansa II.a dira Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalerdietarako lehen sailkatuak. Joan den ostiralean, ekainak 12, jokatu zuten txapelketako kanporaketako bigarren partida Izarraitz Pilotalekuan. A taldeko Segurola eta Martirena Goikoetxea V eta Olazaren aurka aritu ziren eta azken horiek irabazi zuten neurketa, 40 eta 33. B taldean, Ansa II.ak eta Agirrezabalak Ezkurra II.a eta Larrañaga izan zituzten aurrez aurre, eta 40 eta 32 nagusitu ziren Agirrezabala eta Ansa II. Horrenbestez, finalerdietarako txartela irabazita. 
 
Neurketa nahiko parekatuta hasi zuten bi bikoteek eta halaxe jarraitu zuten ia bukaerara arte (33 eta 32). Partidaren amaiera aldera hasi ziren nagusitzen Agirrezabala eta Ansa II.a eta azkenean 40 eta 32 irabazi zuten. Horrela, orain arte jokatutako bi neurketak irabazita, finalerdietarako sailkatu den lehen bikotea da Agirrezabalak eta Ansa II.k osatutakoa. Ezkurra II.ak eta Larrañagak, aldiz, ezin izan zuten euren debutean nagusitu. 
 
Bestalde, Goikoetxea V eta Olazar nabarmen nagusitu zitzaizkien Segurolari eta Martirenari, 40 eta 23. B taldean oraindik ez dago ezer erabakita finalerdietara begira.