Jakinarazi dituzte Eliz kaleko Korputz jaietako zozketako zenbaki saridunak

Uztarria.eus 2015ko eka. 16a, 10:05

300 euroko diru-sariaren zenbaki saritua 0.462 da. Ordezkoa, berriz, 1.563. Talasoterapiako zirkuituaren zenbaki saridunak badu jabea dagoeneko.

Ostegunetik zapatura bitartean ospatu zituzten Eliz kaleko Korputz jaiak. Ohikoa den moduan, zozketa egin zuten festak bukatzerako, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zenbaki saridunak. 300 euroko diru sariaren zenbaki saritua 0.462 da. Ordezkoa, berriz, 1.563. Aldiz, talasoterapiako zirkuituaren zenbaki saria 1.650 da, eta dagoeneko badu jabea.