'Hobe isilik' liburuaren inguruko literatura solasaldia egingo dute gaur liburutegian

Uztarria.eus 2015ko eka. 16a, 11:48

18:00etan hasiko da, eta literaturan interesa duen edonorentzat eta Hobe isilik liburua irakurri dutenentzat izango da ordu eta erdiko saioa. Bihar, berriz, Ipuinaren ordua egitasmoko saioa izango da, 2011n jaiotako haurrentzat, 17:30ean hasita.

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburuaren inguruko literatura solasaldia izango da gaur, asteartea, Udal liburutegian. 18:00etan hasiko da, eta literaturan interesa duen edonorentzat eta Hobe isilik liburua irakurri dutenentzat izango da ordu eta erdiko saioa. 

Bestalde, bihar, asteazkena, Ipuinaren ordua egitasmoaren saioa izango da liburutegian bertan. 2011n jaiotako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa, 17:30ean hasiko da, eta ordutebe inguru iraungo du.