Azpeitia-Beizama autobus linearen erabiltzaileekin bilduko da Udala asteazkenean

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 19:38

Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, 18:00etan, "zerbitzuarekin egon daitezkeen arazoak edota zalantzak argitzeko helburuarekin".

Azpeitia-Beizama autobus linearen erabiltzaileekin bilera egingo du Udalak asteazkenean, ekainak 17, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.

Bilera hori "zerbitzuarekin egon daitezkeen arazoak edota zalantzak argitzeko helburuarekin" egin nahi dutela azaldu dute, eta gaiarekin interesa duen edonork har dezake parte batzarrean.