Azpeitia, Herriarteko Txapelketako finalerdietara

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 14:16

Azpeitiarrak 2 eta 1 nagusitu ziren Beasaingo taldearen kontra, itzulerako neurketetan. Hori dela-eta, finalerdietan izango da Azpeitia eta Astigarraga izango du aurkari.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partida irabazita, ostiralean jokatu zituen Azpeitian itzulerako neurketak, Beasainen. Hirutik bi partida irabazi zituzten: Mikel Unanue eta Jon Alberdi kadeteak 1 eta 22 nagusitu ziren, Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilek ezin izan zuten partida irabazi (22 eta 6) eta Daniel Murgiondo eta Jurgi Larrañaga 16 eta 22 nagusitu ziren beasaindarren aurrean. Hori dela-eta, txapelketako finalerdietan izango da Azpeitia eta Astigarraga izango du aurkari.