Nepalgo haurrei babesa, lasterka

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 13:45

Eguraldia lagun, ehunka haurrek hartu zuten parte atzo, igandea, Sanjuandegin egin zen lasterketa solidarioan. Apirilaren 25ean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzen lagundu asmoz antolatu zuten proba XJ Auzolaneanek, Xeye atletismo elkarteak, Azpeitiko Udalak, Child Bright fundazioak eta herriko beste eragile batzuk. Arrakastatsua izan zen proba eta parte-hartzaileek borondatea jarri zuten lasterketan irtetzeagatik. Bildutako dirua Nepalera bideratuko dute.

Hemen, lasterketako argazki batzuk.