Ekainaren 21eko ekitaldirako entsegua egingo dute gaur danborjoleek

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 13:18

Gaur, astelehena, eta asteazkenean egingo dituzte entseguak 21:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideek esan dutenez, "oso garrantzitsua" da gaurko entsegura bertaratzea, autobusa antolatzeko kopuru zehatza jakin dezaten.

Dagoeneko bi entsegu egin dituzte herriko hainbat danborjolek Gure Esku Dagok ekainaren 21erako antolatu duen ekitaldirako. Igandea gerturatzen ari da, eta gaur, astelehena, eta asteazkenean ere entsegu bana egingo dute Izarraitz pilotalekuan, 21:00etan hasita. Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideek esan dutenez, "oso garrantzitsua" da gaurko entsegura bertaratzea, autobusa antolatzeko kopuru zehatza jakin dezaten.

Bestalde, danborjoleek entsegu txiki bat egingo dute ekainaren 21ean bertan, Donostiako Anoeta futbol zelaian. Danborjoleentzako aldagelak, eta toki zehatzak izango dira. Gainera, goizean hitzordua jarriko da danborrak, jantziak eta abar Anoetan uzteko. Horrez gain, danborra jotzera joaten direnek ez dute ekitaldirako sarrerarik erosi beharko.

Anoetako ekitaldira joan nahi dutenek izena emateko aukera dute oraindik ere. Azpeitiko Gure Esku Dagok Foru Ibilbideko 7. zenbakia duen lokalean eman daiteke izena, ostirala bitartean, 17:30etik 20:00etara.