Udal hautetsiek bat egin dute Gure Esku Dago dinamikak hilaren 21erako antolatutako ekitaldiekin

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 14:17

Joan den zapatuan eratu zuten Azpeitiko Udal berria, eta kargu-hartze ekitaldia bukatutakoan argazkia atera zuten udal hautetsi guztiek Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikako kide Josu Alberorekin. EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariek erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak hilaren 21erako, iganderako, euskal hiriburuetan antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin zuten.