Herriko ikasleek agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 13:02

Eskolak bukatzeko azken astearen faltan, ostiralean eta zapatuan egin zituzten ikasturte bukaerako jaialdiak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako zein Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek eta irakasleek, hurrenez hurren. Ostiralean musika eta dantza izan ziren nagusi jendez leporaino bete zen kiroldegian, eta zapatuan ere jende ugari izan zen Ikasberrikoek antolatutako egun osoko festan. Hemen, argazki batzuk.