Malagak irabazi du Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2015ko eka. 15a, 12:12

Malagak irabazi du alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketa, Espanyolen kontrako finala 1 eta 0 irabazita. Julen Guerrerok sartu zuen finaleko gol bakarra, eta Andaluziako taldeak jaso zuen txapelketako kopa. Athletico de Madrid sailkatu zen hirugarren postuan, eta Bartzelona, berriz, laugarren.

Jokalari gipuzkoar onenaren saria Lagun Onakeko Beñat Arratibelek jaso zuen, eta atezain onenarena, berriz, Bartzelonako Marcos Medinak. Jokalari nabarmenaren oroigarria Real Madrileko Marcos Moragak eskuratu zuen, eta afizio onenaren saria Aurrera Ondarroak. Fair Play trofeoa, aldiz, Celtak jaso zuen.

Ostiralean hasi zen txapelketa eta atzo, igandea, eguerdian bukatu. 24 taldek hartu dute parte txapelketako bigarren fasean.

Hemen, txapelketako zenbait argazki (Juan Mari Ibarzabal).