Hasi da alebin mutilen Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2015ko eka. 12a, 21:45

Gaur, ostirala, arratsaldean hasi da alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketa. Hamaika partida jokatu dituzte gaur, 18:00etan hasita, baina bihar eta etzi ere futbolak hartuko du Garmendipeko futbol zelaiak. Bihar goizez eta arratsaldez hainbat neurketa izango dira, eta txapelketako finala igande eguerdian, 12:15ean izango da.

Abenduan jokatu zen txapelketako lehenengo fasea eta 32 taldek hartu zuten parte orduan. Haietatik lau talde sailkatu ziren asteburu honetan jokatuko den Azpeitia Cuperako: Abadiño, Barakaldo, Arenas eta Ondarroa. Orain, Azpeitia Cupeko azken fasean, 24 talde arituko dira eta Real Madrid, Malaga, Eibar, Lagun Onak, Athletic, Valentzia edota Sevillak jokatuko dute, besteak beste. Hemen, parte hartuko duten taldeen zerrenda eta partiden ordutegiak.