Giro ederra garagardoaren bueltan

Uztarria.eus 2015ko eka. 12a, 14:41

Asteazkenean hasi zen Gaztetxeko garagardo festa eta larunbatera arte egongo da zabalik. Asteazkenean nahiz ostegunean jende ugari hurbildu zen Gaztetxera, garagardoa edan eta bertako giroaz gozatzera. Beste urteetan bezala, bertan afaldu eta inportazioko garagardo ezberdinak dastatu daiteke eta aurten, lehen aldiz, baita Euskal Herrian ekoiztutako garagardoak ere.

Egunero, afal ondoren, ekintza desberdinak egiten ari dira garagardo festa girotzeko. Asteazkenean, dardo txapelketa egin zuten eta atzo, osteguna, kromo lehiaketa. Gaur gauerako beste txapelketa bat antolatu dute: besoa luzatuta zerbezaz betetako pitxarra ahalik eta denbora luzeenean eustea izango da erronka. Gehien irauten duenari bi pitxar oparituko dizkiote, doan. Bihar, larunbata, izango da zerbeza festaren azken eguna eta futbolin txapelketa egingo dute garagardo azokari amaiera emateko.