'La educacion pohibida' eta 'Tomorrowland: el mundo del mañana' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko eka. 12a, 11:50

La educacion pohibida eta Tomorrowland: El mundo del mañana filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasu antzokian. Gaur, ostirala, La educacion pohibida eskainiko dute 21:30ean. Bihar, zapatua, Tomorrowland: el mundo del mañana filma ikusteko aukera izango da 21:30ean. Igandean, bitan eskainiko dute Tomorrowland: El mundo del mañana filma; 16:30ean eta 19:00etan. Astelehenean, ekainak 15, berriro eskainiko dute Tomorrowland: El mundo del mañana filma, 21:30ean hasita. 

La educacion pohibida (Argentina, 2012) film dokumental independentea da eta gaur egun umeei gaztetatik helarazten zaizkien ideiak ditu hizpide. Maitasunean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako hezkuntza da film dokumentalaren oinarria. Tomorrowland: El mundo del mañana (AEB, 2015) Brad Birdek zuzendutako filma da. Akzio eta abentura generokoa da eta bi ordu eta hamar minutuko iraupena du.