Bizitzako uneak, generoaren betaurrekoekin begiratuta

Urola Kostako Hitza 2015ko eka. 11a, 14:47
Atzoko tailerreko irudi bat. (Eneritz Albizu Lizaso)

Ilargian ez da emakumerik egon hitzaldi-tailerra eman dute Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Objektuek ezkutatzen dituzten genero arazoak azaleratu dituzte.

Beste behin erakutsi dute ez dela gertaera edo objektu neutralik existitzen. Begiratzen duten begiek, begiratzen dituen pertsonaren bizipenek egiten dute bere objektu hori, gertaera hori. "Edo haiek egiten gaituzte gu?", galdetu zuen Eider Rodriguezek atzo, asteazkena, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Izan ere, Rodriguezek eta Zaloa Basabek Ilargian ez da emakumerik egon hitzaldi-tailerra eman zuten, "ustez neutroak diren objektuek ezkutatzen dituzten genero arazoak" aztertzeko.

Tailerraren mamia lehen unetik ulertzeko, adibide bat jarri zuten haiek: ilargia. "Ba ote da ilargia baino astro femeninoagorik?", galdetu zuen Rodriguezek. Ilargia eta bere aldaera guztiak emakumearekin lotu izan dira beti, baina gizona izan zen han hanka jarri zuena, guztiek ezagutzen dute Neil Amstrong estatu batuarra. "Hala ere, bada emakume bat Amstrong baino sei urte lehenago espazioan izan zena: Valentina Tereshkova ingeniari errusiarra", azaldu zuten hizlariek. Tereshkova, ordea, ez zen Amstrong bezain ezaguna entzuleen artean.

Hari horri tiraka hasi ziren Rodriguez eta Basabe sentipenek eta objentuek dituzten irudikapenei begira. Basaberen arabera, "objektuak ez dira material hutsak, beste ertz batetik begiratu diezaiokegu, itxuraz, inuzenteak diren objektu horiei". Beraz, hitzaldian mintzagai izan ziren zenbait gai dituzue hemen:

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.