Errioxara irteera antolatu du Baigerak ekainaren 27rako

Uztarria.eus 2015ko eka. 10a, 19:14

Logroñotik La Grajerara oinezko ibilaldia egin ondoren, Oionera joango dira bazkaltzera. Izena emateko epea datorren astelehenean, ekainak 15, irekiko dute. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da.

Baigera erretiratuen elkartekoak Errioxan eta Arabar Errioxan ibiliko dira hurrengo txangoan. Ekainaren 27rako, zapatua, prestatu duten irteeran, Logroñotik La Grajerara oinez joango dira aurrena, bederatzi kilometro inguruko ibilaldia osatuz. Ondoren Oionera joango dira azpeitiar jubilatuak, han txikiteoa egin eta gero bazkaltzeko. Azpeititik 08:30ean aterako dira, San Martin egoitza paretik.

Izena emateko epea datorren astelehenean, ekainak 15, irekiko dute. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da. Prezioa, berriz, 30 eurokoa da.